Eszena honetan gure herrialdean babesa behar duten pertsona errefuxiatuak daude. Gerra edo diskriminazio egoerak jasan izan dituzten pertsonak dira, euren arraza, ideia politiko edo sexu orientabideagatik. Eta orain guk eman dezakegun laguntza guztia behar dute, gure gizartean bizi ahal izateko: hizkuntza ikasteko, etxebizitza edo lana aurkitzeko, euren seme-alabak eskolaratzeko…

Orain hemen daudela, hurbilago behar gaituzte.

NOLA JOKATU BEHAR DUT?

Galderak erantzuten dituzun neurrian, eszenatik desagertuko dira zure erantzunarekin bat ez datozen zirkunstantziekin lotura duten pertsonaiak.

Amaieran, pertsona errefuxiatu bat ezagutzeko aukera izango duzu eta pentsatu zerbait egin ahal izango zenukeen bere egoera hobetzeko.

Pertsona errefuxiatuentzat, lana bilatzea zaila izaten da. Herrialde batetik bestera, desberdintasun asko egon daitezke: adibidez, lan eskaintza mota, curriculuma idazteko modua edo elkarrizketa bat gainditzea. Gainera, ezin dira aurreko kontaktu profesionalekin harremanetan jarri.

Lehenengo 6 hilabetetan lanerako baimenik ere ezin izango dute eskuratu.

Pertsona errefuxiatuentzat etxebizitza aurkitzea beste erronka itzela da. Harrera sistemak etxebizitza bat ahalbidetuko die eta euren integrazio prozesua aurrera doan neurrian, alokatzeko bizileku bat aurkitu behar dute. Hala ere, eurentzat zaila da eskatutako baldintzak bete ahal izatea (kontratua, nominak, abal pertsonalak, etab.).

Euren herrialdetik ihes egitean, pertsona errefuxiatuak behartuta sentitzen dira loturak urratzera; familiarekin, lanarekin eta gehienek ez dute inolako hemengo laguntza-sarerik. Beste batzuk norbait ezagutzen dute Espainian, baina guztiek asko utzi dute atzean.

Egoera gogor asko daude pertsona bat bere herrialdetik ihes egiteko: bere segurtasun fisikoa arriskuan jartzen duten gerrak, bere sexu orientabidearen ondoriozko diskriminazioa, bere etniako pertsonen aurkako indarkeria… Bere doluak gainditzeko laguntza psikologikoa behar izan dezakete. Eta bereziki, gure enpatia behar dute.

Egoera gogor asko daude pertsona bat bere herrialdetik ihes egiteko: bere segurtasun fisikoa arriskuan jartzen duten gerrak, bere sexu orientabidearen ondoriozko diskriminazioa, bere etniako pertsonen aurkako indarkeria… Bere doluak gainditzeko laguntza psikologikoa behar izan dezakete. Eta bereziki, gure enpatia behar dute.

LAN BILA ZABILTZA?

EXTEBIZITZA BILA ZABILTZA?

LAGUNTZA-SAREREN BATEKIN KONTATZEN AL DUZU?

ZURE HERRIALDETIK IHES EGIN BEHARREAN AURKITU AL ZARA? ZERGATIK?

NORBAITEKIN ETORRI ZARA?

Gazteleraz ba al dakizu?

Pertsona errefuxiatuek zirkunstantzia familiar ezberdinak dituzte. Batzuk bakarrik datoz, beste batzuk euren bikoteekin eta beste zenbait familiarekin. Etxetik kanpo isolatuago daudelako sentsazioa partekatzen dute.

Pertsona errefuxiatu askok ez dute gure hizkuntza menperatzen. Hori erronka itzela izan ohi da integrazio sozio-laboralerako. Dena den, gaztelaniadun pertsona kopuru handi batek babesa eskatzen du gure herrialdean eta hizkuntza menperatuta izan arren, bestelako barrera soziokulturalekin topatzen dira.

Armando eta Edwin

Gurutze Gorrian euren herrialdean bere sexu orientabideagatik errefusatuak izandako pertsonekin jarduten gara lanean. Erdialdeko Amerikan, Armando eta Edwin bezalako bikoteak derrigorrez ihes egin beharrean aurkitzen dira euren aurka “marak” eragindako indarkeriaren ondorioz.

EZAGUTU BERE BEHARRAK ESPAINIAN

ZER EGIN DEZAKEZU BERE ALDE?

Armandok eta Edwinek laguntza edo babesa behar izan dezakete arlo ezberdinetan, adibidez:

  • OSTATUA
  • TRAUMAK GAINDITU
  • INTEGRAZIOA GURE INGURUNEAN
  • ORIENTABIDE LABORALA

Armandok eta Edwinek laguntza edo babesa behar izan dezakete arlo ezberdinetan, adibidez:

  • OSTATUA
  • TRAUMAK GAINDITU
  • INTEGRAZIOA GURE INGURUNEAN
  • ORIENTABIDE LABORALA

Zuk uste duzuna baino gehiago egin dezakezu gure herrialdean babesa eskatzen duten pertsonen alde.

Pasa ekintzara eta, Gurutze Gorriarekin batera, diferentzia markatuko duzu. Orain hemen daudela, Armando eta Edwin bezalako pertsonek hurbilago behar zaituzte.

Adibidez, egin dezakezu:

  • Etxebizitzaren alokairua. Asiloa eskatzen duten pertsonen harrera zentroetako egonaldia amaitzen denean, etxebizitza bat behar izaten dute bizitza autonomoa egiteko. Gurutze Gorrian euren bilaketarako laguntza ematen diegu. Zuk ere lagundu ahal diezu!

  • Pertsekuzio bateko trauma bat gainditzen lagundu. Indarkeriari ihes egin diote eta euren estres emozionala agerikoa da. Ez da beharrezkoa psikologoa izatea (Gurutze Gorrian horiekin kontatu izan arren), bere lagun izatea oso onuragarria izan daiteke hobeto sentituz joan daitezen.

  • Errotuago sentitzen lagundu. Gure hizkuntza erabili izan arren, gizarte oso ezberdin batean aurkitzen dira: ordutegiak, ohiturak, janaria, etab. ezberdinak dira eta zu bezalako norbait behar dute euren alboan, Espainia eta zure eskualdeari buruz hitz egiteko, hirian zehar buelta bat emateko edo hala badagokio, LGTBI elkarte lokalen berri emateko. Zeren laguntza-sare guztiak beharrezkoak dira.

  • Laneko gaietan orientatu. Ahal bezain laster, pertsona babestuek autonomoak izan nahi dute. Euren oinarrizko beharrak asetzeko lehenengo fasea amaitzean, lan bilaketari ekiten diote. Eta zentzu horretan zer egin dezakezu: Eta zer moduz esaten badiezu nora bidali euren curriculuma edota nola konbalidatu euren ikasketak? Edo agian norbait ezagutzen duzu lanposturen bat eskaintzen duena.

Nasha

Gurutze Gorrian, Afrikatik datozen eta pertsekuzio etniko egoerak bizi izan dituzten emakumeen harrera egiten dugu. Bidai luzea bat egiten dute gure herrialderaino, baita Nasha bezala haurdun daudenek ere.

EZAGUTU BERE BEHARRAK ESPAINIAN

ZER EGIN DEZAKEZU BERE ALDE?

Nashak laguntza behar izan dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • HIZKUNTZA
  • INTEGRAZIOA INGURUNEAN
  • LANA
  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
  • OSTATUA

Nashak laguntza behar izan dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • HIZKUNTZA
  • INTEGRAZIOA INGURUNEAN
  • LANA
  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
  • OSTATUA

Zuk uste duzuna baino gehiago egin dezakezu Espainian babesa eskatzen duten pertsonen alde.

Pasa ekintzara eta, Gurutze Gorriarekin batera diferentzia markatuko duzu. Orain hemen daudela, Nasha bezalako pertsonek hurbilago behar zaituzte.

Adibidez:

  • Gure hizkuntza irakatsi. Zeren hizkuntza ez ezagutzeak zereginak zailtzen ditu, esaterako hirian zehar mugitzea, osasun zentrora joatea (orain Nasharentzat hain garrantzitsua denean) edo lana bilatzea. Klaseak eman edo hitz egin dezakezu berarekin aurrerapausoak eman ditzaten.

    Eta bere hizkuntza ezagutzen baduzu interprete bezala lagundu ahal diozu bere gestioak egiten dituenean edo itzuli ulertzen ez dituen dokumentuak.

  • Lagundu bere traumak gainditzen. Pertsekuzio etniko bat bizi izan du, zeinetan bere familiako senideak galduko zituen eta zuzeneko arriskua ezagutu du (erasoak, bortxaketak, mutilazioak…).

    Gurutze Gorriko psikologoek lagundu ahal diote. Eta zuk kolaboratu dezakezu harrera zentrotik pasatuz bere lagun egitera. Pixka bat deskonektatzeko, lasaiago sentitzeko…eta irribarre egiteko, lagungarria gertatuko zaio.

  • Hemen moldatzen erakutsi. Bakarrik iritsi da, umetxo bat izateko zorian, gure hizkuntza eta ohiturak ezagutu gabe. Zuk egin dezakezu, adibidez, parke hurbilak erakutsi, bertan bere haurrarekin paseatzeko, sukaldaritza espainiarreko ohiko errezetak ezagutzera eman edota hemen bere herrialdeko produktuak aurkitzen lagundu. Garrantzitsua da bere ingurune berrian laguntza-sare batekin kontatzea.

  • Etxebizitzaren alokairua. Asiloa eskatzen duten pertsonen harrera zentroetako egonaldia amaitzen denean, etxebizitza bat behar izaten dute bizitza autonomoa egiteko. Gurutze Gorrian euren bilaketarako laguntza ematen diegu. Zuk ere lagundu ahal diezu!

  • Lan arloan lagundu. Bere umetxoa jaiotzean, Nasha ahalik eta azkarren enplegua bilatzen saiatu beharko da. Eta zuk aurkitzeko aukera gehiago izan ditzan lagundu ahal diozu. Agian kontratatu dezakezu edo norbait ezagutzen duzu lanpostu bat eskainiko diona. Eta beti egin dezakezu bere curriculumaren egokipena...

Khalil familia

Gurutze Gorriko pertsona erabiltzaile ugari gatazka egoeretatik ihes egindako pertsonak dira, euren segurtasun fisikoa arrisku larrian zegoelako. Siriako familien kasua da, esaterako Khalil familia, hona iritsi dena bere herrialdea suntsitzen ari den gerraren ondorioz.

EZAGUTU BERE BEHARRAK ESPAINIAN

ZER EGIN DEZAKEZU BERE ALDE?

Khalil familiak laguntza edo babesa behar dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
  • OSTATUA
  • INTEGRAZIOA INGURUNEAN
  • ORIENTABIDE LABORALA

Khalil familiak laguntza edo babesa behar dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA
  • OSTATUA
  • INTEGRAZIOA INGURUNEAN
  • ORIENTABIDE LABORALA

Zuk uste duzuna baino gehiago egin dezakezu Espainian babesa eskatzen duten pertsonen alde.

Pasa ekintzara eta, Gurutze Gorriarekin batera, diferentzia markatuko duzu. Orain hemen daudela, berea bezalako familiek hurbilago behar zaituzte.

Adibidez, egin dezakezu:

  • Lagundu familia osoari gerra bateko dolua gainditzen. Gurutze Gorrikoek emandako arretaz haratago, konpainia eta entretenimendua behar dituzte deskonektatzeko, bereziki haurrek. Festaren bat antolatu duzu eta eurak gonbida ditzakezu? Haurren tailerren batean partaidea zara edo norbait eraman dezakezu zure seme-alabekin batera? Marrazkia, kirola, etab. bezalako arloetan klaseak ematen al dituzu?

  • Lagundu familiari bere harrera etapan. Oso toki ezberdinean daude kontuan hartuta hizkuntza, erlijioa eta ohiturak. Zerbait erakutsi ahal diezu gure herrialdeari edo zure eskualdeari buruz. Edo agian arratsalde bat libre duzunean buelta bat eman dezakezu haiekin auzoan zehar, jakin dezaten non dagoen liburutegia edo osasun zentroa. Beste zeregin erabilgarria izan daiteke laguntzea haurrak matrikulatzen eskolan edo haien tutoreekin hitz egitea. Pieza giltza izan zaitezke Espainian behar duten laguntza-sarean.

  • Etxebizitzaren alokairua. Asiloa eskatzen duten pertsonen harrera zentroetako egonaldia amaitzen denean, etxebizitza bat behar izaten dute bizitza autonomoa egiteko. Gurutze Gorrian euren bilaketarako laguntza ematen diegu. Zuk ere lagundu ahal diezu!

  • Laneko gaietan orientatu. Ez da erraza lana bilatzen hastea kontakturik izaten ez duzunean edota hemen gauzek nola funtzionatzen duten ez dakizunean. Agian bere zalantzak argitu, bere zure kontaktuen artean curriculumak mugitu edo lanpostu bat eskaintzen duen norbait aurkeztu ahal diezu. Zerbait egin al dezakezu?

Alexey

Gurutze Gorrian gatazka egoeran dauden herrialdetatik datozen pertsonen harrera egiten dugu. Horietako bat Alexey da: gazte ukraniar bat, bere herrialdetik ihes egin duena ejertzitoan derrigorrez errekrutatua ez izateko

EZAGUTU BERE BEHARRAK ESPAINIAN

ZER EGIN DEZAKEZU BERE ALDE?

Alexeyk laguntza behar izan dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • INGURUNEAN MOLDATZEKO
  • ORIENTABIDE LABORALA
  • HIZKUNTZA IKASTEA
  • OSTATUA

Alexeyk laguntza behar izan dezake arlo ezberdinetan, adibidez:

  • INGURUNEAN MOLDATZEKO
  • ORIENTABIDE LABORALA
  • HIZKUNTZA IKASTEA
  • OSTATUA

Zuk uste duzuna baino gehiago egin dezakezu Espainian babesa eskatzen duten pertsonen alde.

Pasa ekintzara eta, Gurutze Gorriarekin batera diferentzia markatuko duzu. Orain hemen daudela, Alexey bezalako pertsonek hurbilago behar zaituzte.

Adibidez:

  • Besterik gabe, bere lagun egin. Bakarrik etorri da, atzean utzi ditu bere familiako senideak, lagunak eta bikotea. Eta garrantzitsua da pertsonen laguntza-sare batekin kontatzea, haiekin gure herrialdean moldatzen ikasiko du.

  • Hizkuntzarekin lagundu. Ez du ezagutzen gure hizkuntza eta galduta dabil eguneroko bizitzan. Berarekin hitz egin dezakezu ikasten joan dadin, lagundu bere gestioekin, edo bere hizkuntza ezagutzen baduzu, bere interpretea izan edo bere dokumentuak itzuli.

  • Orientabidea eman lan arloan. Une jakin batean, Alexey bezalako norbaitek laguntza behar ez duen norbait izan nahiko du. Baina lan-esparru hain ezberdin batean zailagoa da abian jartzea. Azaldu ahal izango diozu non bilatu lana, nola egokitu bere curriculuma… Edo agian norbait ezagutzen duzu lanposturen bat eskaintzen duena.

  • Etxebizitzaren alokairua. Asiloa eskatzen duten pertsonen harrera zentroetako egonaldia amaitzen denean, etxebizitza bat behar izaten dute bizitza autonomoa egiteko. Gurutze Gorrian euren bilaketarako laguntza ematen diegu. Zuk ere lagundu ahal diezu!